Auzitegiak 'Gara'-ri eman dio arrazoia Ugartekoren salaketan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 10a, 00:00

Bilboko Auzitegiak baztertu egin du Ugarteko esaten dioten ertzainburuak Gara egunkariaren, haren zuzendari Iñaki Sotoren, Naiz.eus atariaren, Iñaki Iriondo kazetariaren eta Jone Goirizelaia Iñigo Cabacas zenaren senideen abokatuaren aurka jarritako salaketa. Hogei eguneko epea du Ugartekok erabakiaren aurka helegitea jartzeko.

Ertzainburuak kalte-ordain ekonomikoak eskatu zizkien, bere «ohorea eta intimitatea» urratzea egotzita. Kazetak audio grabazio batzuk argitaratu zituen; horietan, Ugarteko aditzen zen Cabacas hil zuten gaueko operatiboko aginduak ematen.

Epaileak ebatzi du kazetariak eta abokatua ez zirela joan bere eginbehar profesionalez harago, eta Ugartekoren aginduen eta Cabacas hil zuen pilotakadaren lotura egiazkoa dela; iturriak «fidagarriak eta benetakoak» direla.

Gainera, Ugartekoren identifikazioaren inguruan, epaileak uste du argitaratutako datuen garrantzia dela-eta, informazio askatasuna lehenetsi behar dela intimitate eskubidearen aurretik.

Akusazioak 250.000 euroko eskaera egin zuen, eta defentsak, auzia bertan behera uzteko. Fiskaltzak, berriz, epaiketako testigantza eta galdeketak bukatuta, jarrera aldatu zuen, eta adierazi zuen bi albistetan Ugartekoren ohore eskubidea urratu zela. 13.000 euroren kalte-ordainak eskatu zizkien komunikabideei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide