LARRABETZU. Larrabetzukoa (Bizkaia) izango da udal batek aldarrikatutako Euskal Herriko lehen udalerri independentista. Bertako bizilagun independentista batzuek osatutako herri batzordeak EH Bilduren eta EAJren udal taldeei proposamen bat helarazi zien urtarrilean, eta EH Bilduk soilik eman du aldeko iritzia, BERRIAk jakin duenez. EAJk erantzun du ados dagoela batzordearen idatziko gauza batzuekin, baina ez du iragarri eskaeraren alde dagoenik. Martxoaren 18an Independentzia Eguna ospatuko dute Larrabetzun, eta EAJk dio jai egun horretan herritarrek izan behar dutela protagonista, ez alderdi politikoek.
Ziurrenik, hil honen bukaerako udalbatzarrean joko du udalak «Larrabetzu Euskal Herriaren independentziaren aldeko udalerri». 11 hautetsietatik sei ditu EH Bilduk, eta bost EAJk.
«Euskal Herriak bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabaki dezan, burujabetza osoa izan behar duela uste dugu, eta burujabetza osoa gauzatzeko modu eraginkorrena estatu independentea eratzea dela», dio herri batzordeak aurkeztutako mozioak.
Joan den urteko martxoan Larrabetzun egindako herri galdeketari segida eman nahi izan dio batzordeak. %58koa izan zen parte hartzea, eta %94,2k euskal estatuaren aldeko botoa eman zuten.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide