Memoria lantaldeak bilera egin du berriz

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 10a, 00:00

Hiru hilabeteko etenaren ondotik, atzo hasi zen berriz ere lanean Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldea. 2018ko lehen bilera horren ostean, jakinarazi dute hemendik aurrera ez dutela publiko egingo lantalde horrek egin beharreko bileren agenda eta aurrera eraman beharreko metodologia, lana «diskrezioz» egin ahal izateko. Iaz, indarkeriaren hainbat biktimak testigantza eman zuten lantaldean. Landu beharreko hurrengo arloak memoria, espetxe politika, bizikidetza eta giza eskubideak dira. Argazkian: Pili Zabala eta Eukene Arana Elkarrekin Podemosekoak, eta Jone Goirizelaia EH Bildukoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide