Tortura ikertzeko eskatuko du parlamentuak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 16a, 00:00

IRUÑEA. Nafarroako herritarrek jasandako torturak ikertzearen aldeko mozio bat erregistratu zuten atzo Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak Nafarroako Parlamentuan. Gobernua babesten duten lau indarrek parlamentuan gehiengoa dutenez, onartu egingo da proposamena, ezusterik ezean.

Zehazki, lau indar politikoek proposatu dute Nafarroako Parlamentuak aintzat har dezala Giza Eskubideen Europako Auzitegiak joan den asteartean Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren auzian emandako epaia; Espainiako Gobernuari eska diezaiola aitortzeko torturatu egin dela eta emateko erreparazioa biktimei, «ez errepikatzeko mekanismoak ezartzearekin batera». Izan ere, laukoaren esanetan, «agerikoa» da sententzia horien «larritasuna», agerian uzten dutelako «zigorgabetasuna erabatekoa izan dela eta hala izaten jarraitzen duela». Halaber, nahi dute parlamentuak salatzea Espainiako Estatuko esparru ugarik tortura ikertzea zaildu dutela, eta arbuioa adieraztea tortura kasuak dokumentatzeari buruzko diru laguntzen kontra Espainiako Gobernuko ordezkaritzak aurkeztutako helegiteari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide