Giza eskubideei buruzko pedagogia zentro bat ireki dute Aieten

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 20a, 00:00

Donostian, Aieteko Bakearen Etxean, giza eskubideei buruzko zentro pedagokiko bat zabaldu dute. Eskura du izena, eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sustatu dute. Atzo sinatu zuten lankidetza hitzarmena hiru erakunde horietako buruek; Iñigo Urkulluk, Markel Olanok eta Eneko Goiak, hurrenez hurren.

Zentroaren xedea da giza eskubideen kultura sustatzea hezkuntza sisteman, eta, horretarako, unitate didaktikoak eta sorkuntzakoak eskura jartzea. Zentroak ateak zabalik ditu jada, eta 2019ko ekainaren 30era arte, 266.400 eurokoa aurrekontua izango du.

Gasteizkoarekin kezkatuta

Bestalde, gaur, EAJko senatari Jokin Bildarratzek Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari eskatuko dio Gasteizen egiten ari diren Terrorismoaren Biktimen Zentroan kontuan hartzeko ikuspegi denak eta euskal instituzioak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide