Jaurlaritzak dio ez zela legea urratu bi presoen harreran

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 21a, 00:00

GASTEIZ. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Ertzaintzak ez du deliturik ikusi Iñaki Igerategi eta Inaxio Otaño preso ohiei igandean Andoainen (Gipuzkoa) egindako harreran. Ondorioztatu du han egin eta esandakoetan ez zela urratu Terrorismoaren Biktimen Legea; beraz, ez du salaketarik jarriko, eta, epaile batek eskatu ezean, ez du txostenik egingo. Erkorekak gogoratu du Espainiako Auzitegi Nazionalak baimendu egin zuela ekitaldia.

Auzitegi bereko fiskaltzak herenegun esan zuen ikerketa abiatuko duela. Harrera ez ezik, PPko zuzendaritzako zenbait kidek ere protesta egin zuten egun eta toki berean, ETAk duela hamabost urte hildako Joseba Pagazaurtunduari buruzko informazioa preso horiek eman zutela salatzeko. Protesta horretaz Erkorekak esan du Jaurlaritzak herritarren eta alderdien adierazpen eta manifestazio askatasuna babesten duela.

Bihar, PPren ekimenez, euskal presoen harrerei buruz eztabaidatuko dute legebiltzarrean. Erkorekak adierazi du biktimei umiliazioa eragiten dieten ekitaldi publikoen aurka dagoela Jaurlaritza, eta antzeko mezu «sendo» bat espero duela talde guztien aldetik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide