'Kutxabank auziko' zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 22a, 00:00

MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu Kutxabank auziko zigorrak, eta, horrekin batera, sozietate elkarteak kudeatzeko inhabilitazioa jarri dio auzipetutako Mario Fernandez Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoari eta aurrezki kutxako presidente ohiari.

Iazko martxoan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak seina hilabeteko kartzela zigorra eta 4.500 euroko isuna jarri zien Fernandezi eta Rafael Alkorta abokatuari, modu irregularrean 243.592 euro ordaintzeagatik Cabiecesi, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohiari. Fernandezek epaiketan aitortu zuen ohikoa zela lana ematea ETAren aurka aritutakoei.

Fernandezek dimisioa eman du Repsoleko kontseilari kargutik, eta mozio bat aurkeztu dute Portugaleteko Udalean (Bizkaia) Cabiecesen erretratatua kentzeko —hango alkatea izan zen —.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide