Lurraz, elikaduraz eta energiaz erabakitzen

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 22a, 00:00

Natur baliabideen politika publikoak aztertu zituzten atzo Gasteizen, Gure Esku Dago-k antolatutako mahai inguru zikloaren barruan; bertan parte hartu zuten Ana Gonzalez elikadura burujabetzaren aldeko ekintzaileak, Esti Besa ardogileak, Iñaki Antiguedad hidrogeologian katedradunak eta Erika Martinez energia gaietan adituak, Edurne Begiristain BERRIA-ko kazetariarekin batera. Erabakitzeko eskubidea ezinbesteko tresnatzat jo zuten jangaien eta energiaren produkzio, distribuzio eta kontsumo eredu «sostengarri, justu eta osasuntsu baterako». Salatu zuten egun, Euskal Herrian, sistema hori «kanpoko interesen menpe» dagoela, eta gogoratu zuten baliabide horietako asko publikoak direla.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide