Idoia Mendiak «egia» eskatu du «elkarbizitzarako»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 25a, 00:00

LASARTE-ORIA. «Elkarbizitza betea» erdiesteko «egia» eskatu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Lasarte-Orian (Gipuzkoa), 1985-2011 artean alderdi sozialistako alkate eta zinegotzi izandakoei egindako omenaldi batean. «Aitormena nahi dugu. Oroimena nahi dugu. Eta, bide horretatik, bizikidetza eraiki. Ez baitugu elkarbizitza bete bat lortuko egia alde batera uzten badugu».

ETAren indarkeriaren aurrean hautetsiek izandako jokabidea laudatu du PSEko arduradunak. «Zuek izan zarete gure zerbitzu publikoen bermea, auzotarren babesle eta lagunak, eta demokraziaren lehen harresia». ETAren biktimen aitortza aldarrikatu du; «biolentzia pairatu zutenak aintzat hartzea» da, haren arabera, «euskal gizarteak oraindik daukan zeregin bat». Zinegotziak, poliziak, kazetariak, epaileak… aipatu ditu. «Tinko eutsi zuten, eta haiei esker gu guztiok irabazi dugu».

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du aspaldi iritsi behar zuela omenaldiak. Biktima haien «duintasuna» nabarmendu du. «Aurpegia eman zuten garairik okerrenean».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide