EH Bildu ez da joango biktimen Bilboko ekitaldira

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 7a, 00:00

GASTEIZ. EH Bilduk jakinarazi du ez duela bat egiten Eusko Jaurlaritzak «terrorismoaren biktimen» omenez larunbaterako Bilbon antolatu duen ekitaldiarekin, baina koalizioko kide den EAk ordezkaritza bat bidaliko duela hara. Aldiz, egun berean Nafarroako Gobernuak Iruñean egingo duen omenaldian izango da EH Bildu osorik. Azpimarratu du horretan «irakurketa osoagoa» egingo dutela, «inklusiboagoa»izango dela.

Koalizioak azaldu du Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak nahiago izan duela «atzera begirako irakurketa partziala» egin, eta salatu du legealdiaren hasieran denek aurrerapausoak eman zituztela gai horretan, baina orain berriz ere «blokeatuta» daudela. Dena den, gogoratu du haiek azken hilabeteetan keinuak egin dituztela; besteak beste, Isaias Carrasco eta Miguel Angel Blanco ETAren biktimen omenaldietan parte hartu dutela.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, adierazi du EH Bilduk ekitaldira ez joateko duen arrazoi nagusia dela gobernuak aukeratu duen leloa —Fue injusto. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz—.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide