Parot anaien ama hil da, hamar urtez bi presoak ikusi gabe egon ondoren

Aurreko asteko ostiralean hil zen Antonia Navarro Ortuño, Ion Kepa eta Unai Parot euskal presoen ama. 91 urte zituen, eta, gertukoek jakinarazi dutenez, azkenengo hamar urteetan ezin izan ditu espetxeetara bidaiak egin bi semeak ikusteko. Ion Kepa Parot Euskal Herritik 430 kilometrora dago, Mureteko espetxean (Okzitania). DPS estatusa du -espetxealdi gogorrena-, eta bizi guztiko kartzela zigorra; otsailaren 22an, Frantziako Justiziak ukatu egin zion baldintzapean aske geratzea. Unai Parot, berriz, Puerto IIIko espetxean dago (Espainia), etxetik 1.050 kilometrora, eta, anaia bezala, erregimenik gogorrenean, lehen graduan. Amari larunbatean egingo diote azken agurra, Altzürükün (Zuberoa), 15:00etan. Ostegunera arte Baigorriko ehorzketa etxean (Nafarroa Beherea) egongo da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide