Goieaskoetxeari ukatu egin diote amaren hiletara joateko baimena

Otsailaren 20an zendu zen Ibon Goieaskoetxea euskal presoaren ama, Lourdes Arronategi. Atzo egin zioten azken agurra, Zokoan (Ziburu, Lapurdi), baina semeak ez zuen joaterik izan. Baimena eskatuta zeukan horretarako, baina Frantziako Justizia Ministerioak ukatu egin dio. Arlesko espetxean dago preso Ibon Goieaskoetxea. Haren anaia Eneko Galizian dago preso, eta hark aukera izan zuen amari Busturian (Bizkaia) egin zitzaioan ekitaldian izateko. Iazko udaberrian aita zendu zitzaien, eta orduan biei ukatu zieten baimena.

Bestalde, Herria Dugu Arnas ekinbideak jakinarazi duenez, Beñat Atorrasagasti iheslari nafarra Lesaka jaioterrira bueltatu da, sorterritik kanpora hemezortzi urte egin ostean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide