Europak ez ditu tramiterako onartu Pasaiako badiako auziko helegiteak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 18a, 00:00

Agortu da Pasaiako (Gipuzkoa) badiako auziaren bide judiziala, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez dituelako tramiterako onartu hildakoen senideek eta Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) aurkeztutako helegiteak. Sendiaren kasuan, Estrasburgoko auzitegiak babesa eman dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari —babes helegitea atzera bota zuen—, eta aipatu du halako kasu bat ez dagokiola Europari aztertzea. Bestalde, azaldu du Azpeitiko Udala ez dela biktima zuzena.

Senideentzat, erabakia «kolpe latza» izan da, eta auzia Europako Parlamentura eta NBEra eramatea aztertuko dute. Espainiako Justiziaren trikimailuak salatu dituzte kasua Europan azter ez dadin. Abokatuekin eta udalarekin Azpeitian emandako prentsaurrean, hildako baten anaia Pello Aizpuruk esku hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, biktimei aitortza emateko. «Benetako bizikidetza bat eraiki nahi badugu, ezin dugu Pasaiako badian gertatu zena baztertu eta ukatu». Sendiak hilketatzat jotzen du auzia, ez tiroketa gisa. Herritarren babesa eskertu dute.

Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen 1984an: Pedro Mari Isart eta Dionisio Aizpuru azpeitiarrak, eta Rafael Delas eta Jose Maria Izura iruindarrak. 113 bala zulo zituzten.

Datorren larunbatean elkarretaratze bat izango da Azpeitiko plazan, 19:30ean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide