Autogobernuaren sintesi testua gaur aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 27a, 00:00

GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak bilera egingo du gaur, 09:00etatik aurrera, eta Jone Berriozabal lantaldeko koordinatzaileak bertan aurkeztuko du taldeen proposamenekin osatutako txostena. Ez da testu artikulatu bat izango, hori jurista talde batek idatziko baitu, baizik eta talde politikoen dokumentuak aintzat hartuta ondutako laburpen agiri bat. Indar politikoek otsailaren 7an aurkeztu zituzten beren proposamenak.

Bestalde, lantaldean hizketagai izango dute herritarren parte hartzea ahalbidetzeko prozesua. Eusko Legebiltzarrak plataforma bat prestatuko du bere webgunean, herritarrek aukera izan dezaten estatus politikoari buruzko ekarpenak egiteko. Adi sistema da, eta aurretik ere erabili izan dute Eusko Legebiltzarrean, herritarren parte hartzea errazteko. Halaber, lantaldean aztertuko dute herritarren parte hartze prozesu hori nola zabal daitekeen Eusko Ikaskuntzara.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide