Udal eta foru bozetan koalizioan aurkeztea onartu du Ahal Dugu-k

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 29a, 00:00

BILBO. Datozen hauteskundeetan beste alderdi batzuekin batera koalizioan aurkeztea babestu dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Ahal Dugu-ko kideek. Halaber, hautagaitzaren izenean Podemos izena azaltzea babestu dute. 2014ko udal bozetan bakarrik aurkeztu zen Ahal Dugu, eta izen ezberdinekin. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako bozetan, berriz, Elkarrekin Podemos izena hartu zuen Ezker Anitza eta Equorekin osatutako koalizioak. %30eko parte hartzea izan da bozketan, eta %91-93ko babesa lortu du proposamenak lau herrialdeetan. 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara eta urte berean egitekoak diren udal eta foru bozetara begira hartu dute erabakia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide