Etxeberria eta Zapirain presoek haur bat izan dute, eta kartzelan egongo da haiekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mar. 29a, 00:00

BILBO. Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirain euskal presoek haur bat izan dute. Gurasoek erabakita, kartzelan biziko da, baina hiru urte bete arte, legeak zehazten duen moduan. Ondoren, umeak espetxetik kanpo eta beste senideren batekin egon beharko du, edo elkarte baten zaintzapean. Egun, Aranjuezko espetxean (Espainia) dago, amarekin, eta aita kartzela bereko beste modulu batean dago. Astean bi aldiz dute hirurek elkar ikusteko aukera, 40 minutuz. Berdin daude euskal presoen beste hiru haur. Sarek eskatu du lehenbailehen aplikatzeko haien gurasoei beste edozein presori eskaintzen zaizkien kartzela onurak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide