Hizlari ezagun ugari izango da bakearen foroan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 5a, 00:00

BAIONA. Bihar hasiko da Bakearen Aldeko Foroa, Bakegileek eta Bake Bideak antolaturik, eta igandera arte iraungo du. Biharko eta etzidamuko saioak Baionan egingo dituzte; larunbatekoa, Miarritzen. Igandean beteko da ETA armagabetu zeneko lehenengo urteurrena.

Armagabetzea urte bat geroago; bilana, erronkak eta perspektibak izango da jardunaldien goiburua. Mixel Berhokoirigoin bakegileak, Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkateak, Serge Portelli Versaillesko (Frantzia) Apelazio Auzitegiko presidenteak, Harold Good apaiz eta IRAren armagabetzearen egiaztatzaileak, Philippe Texier NBEko adituak, Xantiana Cachenaut euskal presoen abokatuak, Michel Tubiana Giza Eskubideen Frantziako Ligako ohorezko presidenteak eta beste zenbaitek parte hartuko dute foroan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide