Espainiaren «ogi apurrak» salatu dituzte Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 5a, 00:00

PPk ezik gainerako alderdiek salatu egin dute Espainiako Gobernuak gutxi inbertituko duela Nafarroan. UPNk ere Rajoyren gobernuari ohartarazi dio bere oniritzia eduki ahal izateko Nafarroarekiko «konpromiso handiagoa» erakutsi beharko duela. 14.382 milioi euroko inbertsio publikotik Madrilek Nafarroari emango lizkioke 56,4 milioi euro (%0,6), eta iazko aurrekontuekin konparatuta murrizketa handiena jasango lukeen erkidegoa izango litzateke (%28 gutxiago) -Euskal Autonomia Erkidegoa, aldiz, diru sail handiena jasoko lukeen bigarrena izango litzateke-. Oro har, Nafarroan, Madrilek 27 milioi aurreikusten ditu AHTrako eta 13,7 milioi Esako urtegia handitzeko.

EH Bilduko Bakartxo Ruizen arabera, «ogi apurrak» dira Espainiako Gobernuaren diru sailak, eta salatu du «hormigoirako eta azpiegitura handietarako» soilik direla. Horrekin batera, gogoratu du Nafarroak «ehunka milioi euroko» ekarpena ordaintzen diola Madrili. «Honek, beste behin, agerian uzten aldebikotasuna gezur handi bat dela». Hori eta Kataluniako egoera gogoan, Ruizek esan du «sinestezina eta ulertezina» izango litzatekeela erabakitzeko eskubidea babesten duen alderdi batek -EAJri erreferentzia eginez- bat egitea PPren egitasmoarekin.

Geroa Baiko Koldo Martinezek, berriz, UPNren zelaian jarri du pilota. «Negargarria litzateke aurrekontu hauek babestea». Ezkerrako Jose Miguel Nuinen arabera, PP «ohi legez» Nafarroarekin ahaztu da, eta zigortu egin du. Eta Ahal Dugu-ko Eduardo Santosek azpimarratu kopuru handiena AHTrako izango dela, «nahiz eta proiektu horren beharrik ez duen Nafarroako gizarteak».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide