Sarek presoen osasun eskubidea aldarrikatu du

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 8a, 00:00

Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzeak egin dituzte Bilboko erdigunean eta Iruñeko Ospitalean. Sareren arabera, egungo espetxe politikak euskal presoen egoeran«eragin zuzena» du. Jakinarazi du 285 euskal preso daudela Frantziako eta Espainiako espetxeetan, eta horietatik %95i lehen gradua ezartzen zaiela. Egun, 22 presok dute gaixotasun larriren bat, eta, azaldu duenez, espetxeak eta lehen graduan egoteak gaixotasunari aurre egiteko aukerak murrizten dizkie, «ez baitute gertukoen babesik edo konfiantzazko medikurik». Hala, Sarek presoen osasunerako oinarrizko eskubidea aldarrikatu du, eta gizarteari zein eragile sozial eta politikoei inplikatzeko eta laguntzeko eskatu die.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide