Etxerat, Frantziako Gobernuaren pausoekin baikor

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 11a, 00:00

Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek Frantziako Justizia Ministerioarekin zabaldutako lan esparrua «fruitutxoak» ematen hasi dela uste du Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteak. Atzo eginiko prentsaurreko batean, Urtzi Errazkin eta Patricia Velez bozeramaileek gogorarazi zuten bederatzi presori kendu dietela DPS estatusa, eta, uste badute ere «pauso asko egiteke» daudela, baikor azaldu ziren. Bestelako balorazioa egin zuten, ordea, Espainiako Gobernuak euskal presoen inguruan duen jarreraz. Salatu zuten euskal preso gehienak lehen graduan dituztela, eta horiek gradu aldaketari buruzko helegiteak banaka aurkeztu arren, Madrilek erantzun kolektiboa eman diela: ezezkoa. Xabier Sagardoi presoari asteburua etxean igarotzeko emandako baimenaz galdetuta, Errazkin «pozik» azaldu zen Sagardoik aukera hori izan duelako, baina ez du uste baimena PPren gobernuaren jarrera aldaketa baten ondorio denik, eta ohartarazi zuen Sagardoik lehenago jaso behar zuela baimen hori; izan ere, bigarren graduan betetzen ari da espetxealdia, eta sei urteko zigorretik bost bete ditu jada.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide