Laukoak bat egin du biharko mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 13a, 00:00

IRUÑEA. Altsasuko auzian auzipetutako gazteen aldeko manifestazioa egingo dute bihar Iruñean, eta deialdiarekin bat egin dute Nafarroako Gobernua babesten duten lau indar politikoek. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak agerraldi bateratua egin zuten atzo, eta, besteak beste, «bidezko epaiketa bat» eskatu zuten Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak eta Marisa de Simon Ezkerrako eledunak. EH Bilduko Adolfo Araizek nabarmendu zuen 2016ko urrian Altsasuko taberna batean izandako liskarra «inola ere» ez dela «terrorismoa», eta «erantzun bateratua» ematera deitu zuen Laura Perez Ahal Dugu-ko talde parlamentarioko eledunak. Sortu eta LAB ere batu dira. Martxa 17:30ean abiatuko da, Golem zinematik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide