EAJk Rajoyri eskatu dio Kataluniarekin «keinu bat» egiteko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 19a, 00:00

BILBO. EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du bere alderdiak «ontzat» joko duela «155.a eta Kataluniako krisiaren judizializazioa urruntzen» lagunduko duen «edozein keinu politiko». Eskaera hori egin dio Espainiako Gobernuari, aurtengo aurrekontuen negoziazioetan akordio bat egin nahi badu. Horrekin batera, Ortuzarrek esan du aurrekontu egitasmotik «gauza batzuk» aldatu beharko liratekeela, «Euskadirentzat eta oro har onuragarriak izango liratekeen zenbait planteamendu. adibidez». Ortuzarrek ez dio garrantzia eman nahi izan aurrekontuen aurka osoko zuzenketa aurkezteari ala ez; horretarako epea ostiralean amaituko da. Horren harira, azpimarratu du «une erabakigarria» izango dela aurrekontuen bozketa, apirilaren 25ean. «Beraz, denbora asko geratzen da oraindik».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide