Asier Borrero Mont-de-Marsanera hurbildu du Frantziako Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 21a, 00:00

PARIS. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Frantziak Mont-de-Marsanera hurbildu du Asier Borrero euskal presoa. Poissyko espetxean zegoen Borrero, Euskal Herritik 950 kilometrora, eta Frantziak hurbiltzen duen 11. presoa da. Etxerat-ek, gainera, adierazi du Ugaitz Errazkin eta Gorka Palacios Espainiaratu egin dituztela, Frantzian zigorra bete ostean. AEMk Saioa Sanchezen Espainiaratzearen berri eman zuen herenegun, eta epaiketa baterako lekualdatu dutela jakinarazi.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide