Europak Espainiari belarritik tira diezaiokeela uste du Barkosek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko api. 25a, 00:00

Nafarroako presidente Uxue Barkosek Altsasuko gazteen aurkako kasua terrorismotzat hartzea arbuiatu zuen atzo, Madrilen eginiko gosari informatibo batean. Barkosen ustez, Espainiari«belarrian beste tiraldi bat» egin diezaioke Europak, Alemaniako justiziak Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemont matxinadagatik estraditatzea ukatu ostean. Nafarroako presidentearen hitzak, ordea, ez dira PPren gustukoak izan, eta erasotzaileen alde jartzeaz akusatu du Nafarroako PPko presidente Ana Beltranek.

Barkosek ez zuen Altsasun gertatutakoa kalifikatu nahi izan, baina terrorismoa izatea errefusatu zuen, hainbat magistratuk kalifikazio hori «ezbaian» jarri dutela argudiatuz. Horri lotuta, Nafarroako presidenteak adierazi zuen Europako Batzordea epaiketaren sententziari begira egongo dela. Izan ere, Barkosek «tabernako liskar huts bat» izatea baztertu zuen, baina «proportzionaltasunez» epaitzeko eskatu.

Beltranek, ordea, «beste behin» erasotzaileen alde jarri izana leporatu zion Barkosi, «eta ez biktimekin». Horrekin batera, botere banaketaren defentsa egin zuen PPko kideak, eta adierazi nafarrek «zuzenbide estatuaren oinarriak bortxatzen dituen presidente bat izatearen zorigaitza» dutela: «Onartezina da bere burua fiskaltzat ezartzen duen presidente bat izatea».

Sindikatuak gazteekin

LAB, Steilas eta ESK sindikatuek ere bat egin dute Altsasuko gazteekin, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera gerturatu ziren atzo, «auzipetuei eta Altsasuko herriari elkartasuna» adierazteko. LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera aritu zen agertutako sindikatuen eta ELAren izenean. Karreraren esanetan, Auzitegi Nazionala «salbuezpenezko» auzitegia da: «Aberatsentzat ona eta langileentzat gogorra eta zentzugabea». Altsasuarrekin gertatzen ari dena ere «zentzugabekeria juridiko bat» dela azaldu zuen, eta auzipetuak libre uzteko eskatu: «Epaiketak ez du inolako zentzurik».

Gaur, berriz, Espainiako Diputatuen Kongresuko hainbat ordezkari auzitegira agertzea espero dute. Han egongo direla adierazi dute EAJ, EH Bildu, Podemos eta PDeCAT alderdietako ordezkariek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide