Iruñeko Udala zigortua, ikurrina jartzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 1a, 00:00

IRUÑEA. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiak bertan behera utzi du Iruñeko Udalak iazko sanferminetan udaletxeko balkoian ikurrina ere jartzeko harturiko erabakia, eta udala zigortu du kostuak ordaintzera (8.000 euro).

Epaiaren arabera, ikurrina jartzeko erabakiak ez du «legezko babesik». Gainera, «aniztasun politikoaren printzipioa» ere ezin da argudiatu ikurrina jartzeko erabakia defendatzeko, epaileen ustez «aniztasun politikoaren printzipioa legezkotasun printzipioaren gainetik» ez dagoelako.

UPNko bozeramaile Enrique Mayak esan du «euskal nazionalismoak ikur arrotzak inposatzeko duen obsesioaren ondorio» dela epaia, eta eskatu du epaiketaren kostuak «alkatearen poltsikotik edo Bildurenetik» ordaintzeko.

Iruñeko Udalaren zerbitzu juridikoak, berriz, epaia aztertzen ari dira, helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko. Iruñeko Udalak uste du ez dagoela ikurrina debekatzeko erabakia babesten duen Gorenaren epairik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide