Jende ospetsua eta ordezkaritza zabala

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 4a, 14:52

Aietetik Arnagara. Kanboko gaur goizeko ekitaldiak Aietekoak 2011n izan zuen eskema errepikatu du, eta orduan bezala gaur ere ez dira falta izan ETAren erabakiari babesa eman dioten nazioarteko pertsona ospetsuak. Guztien artetik lau nabarmendu dira, Arnagako Adierazpenaren irakurketan egon direnak:

-Cuauthemoc Cardenas: Mexiko Hiriko alkate ohia, Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sortzailea eta Internazional Sozialistaren ohorezko presidentea.

-Gerry Adams: Sinn Feineko presidente ohia eta Irlandako Asanbleako kidea.

-Jonnathan Powell: Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete buru ohia eta negoziatzaile britaniar nagusia Irlandako bake prozesuan.

-Bertie Ahern: Irlandako lehen ministro, gobernuburu eta kabinete buru ohia.

-Pierre Joxe: Frantziako Barne eta Defentsa ministro ohi eta Kontseilu Nazionaleko kide ohia.

-Hubert Vedrine: Frantziako Atzerri ministro ohia.

-Michel Camdessus: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari orokor ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia.

Antolatzaileetako ordezkariak:

-Brian Currin: Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea.

-Raymond Kendall: Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea.

-Anais Funosas: Bake Bidea-ko kidea.

-Agus Hernan: Foro Sozialeko kidea.

Bake topaketetan, horiez gain, jende ezagun asko izan dira antolatzaileek luzatu zieten gonbidapena onartuz eta Euskal Herriko ordezkaritza zabala izan da:

Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea

Colette Capdevielle diputatua

Frederique Espagnac senataria

Txetx Etxeberri, Mixel Berhokoirigoin eta Michel Tubiana bakegileak

Andoni Ortuzar EAJko presidentea

Joseba Egibar EAJko kidea

Anita Lopepe EH Bai-ko kidea

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia

Maddalen Iriarte, Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz EH Bilduko legebiltzarkideak

Arkaitz Rodriguez Sortuko presidentea

Pili Zabala Ahal Dugu-ko legebiltzarkidea

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea

Rafa Larreina eta Pello Urizar EAkoak

Joseba Azkarraga Sareko kidea eta ETArekin negoziatzaile izandakoa

Antton Etxebeste ETAko kide historikoa

Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide