Zuzenekoa: Kanboko ekitaldiaren kronika, minutuz minutu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 4a, 17:55

* Aieten bezala, nazioarteko agintari ezagunak izan dira Arnagan. Adierazpena irakurri dutenez gain, bertan izan dira Gerry Adams Sinn Feineko buru ohia, Jonnathan Powell Tony Blairren kabinete buru izandakoa eta Cuauthemoc Cardenas Mexikoko presidentetzarako hautagai izandakoa eta PDR alderdiaren sortzailea, eta Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohia.

* Parte hartu dutenen artean dira, besteak beste, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, Kotte Ezenarro Hendaiako (Lapurdi) auzapeza, Max Brisson Pirinio Atlantikoetako senataria, Frederique Espagnac Pirinio Atlantikoetako senataria, EAJko presidente Andoni Ortuzar, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriarte eta Bakartxo Ruiz, Sare plataforma eta EAEko Ahal Dugu.

* 2011n Aieten hasitako bideari bultzada bat ematea zen helburua. Horretarako, nahitaezko urratsa izan da ETAren desegitea.

* Ekitaldian parte hartzeko gonbita jaso zuten Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ere, baina uko egin diote Kanbora joateari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide