Terrorismoaren Aurkako Itunaren bilera, gaur, EAJ eta EH Bildu gabe

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 10a, 00:00

Gaur eguerdian izango da Espainiako Barne Ministerioak deitutako bilera, ETAren amaieraren osteko egoeraren berri emateko Terrorismoaren Aurkako Itunaren barruan. Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten alderdi guztiak daude gonbidatuta, baina EH Bilduk eta EAJk uko egin diote bertan egoteari, eta Podemos «begirale» gisa joango da. PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiak, ordea, «demokraziaren garaipena» aldarrikatzeko modu aproposa dela adierazi du.

Espainiako Gobernuak adierazi zuen alderdi politikoen arteko batasuna adierazteko tresna bat dela Terrorismoaren Aurkako Ituna, eta talde jihadistak izan ditu hizpide azken urteetan. Gaurko bileran, ETAren amaieraren inguruko Espainiako segurtasun indarren balorazioa entzungo dute alderdiek, eta euren iritzia eman. Europa Press albiste agentziaren arabera, ordea, besteak beste, gobernuak alderdiei adieraziko die espetxe politika aldatzeko asmorik ez duela. PPk Ciudadanosen babesa izango luke, baina estatuko beste bi alderdi handiak, PSOE eta Podemos, aldaketen aldekoak lirateke.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren iritziz, ETAren amaieraren ostean hartu beharreko erabaki guztiak ez dira Terrorismoaren Aurkako Itunaren barruan hartu behar.

Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eta Nafarroako presidente Uxue Barkosek maiatzaren 4an eginiko proposamena ekarri du gogora Erkorekak, espetxe politikaren inguruan ikuspuntu bateratuak» bilatzearen aldekoa.

Mendia bai agertu da Terrorismoaren Aurkako Itunaren alde, baita etorkizunerako ere, «nazioarteko terrorismo jihadista» indarrean dagoelako. Gaurko bileraren kasuan, berriz, alderdiek «demokraziaren garaipena» aldarrikatzeko egokia dela esan du, «ETA armen bidez hura borrokatzen saiatu zena».

Halere, «inteligentzia eta estatu sena» eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, «terrorismoaren amaiera ordenatuak bat egiteko presoen gizarteratzearekin». Bide horretatik, espetxe politika ezberdin bat martxan jar daitekeela azpimarratu du, aurretik beste hainbat gobernuk egin bezala, «garai askoz zailagoetan».

Europarlamentarien bisita

Espainiako Barne ministro Juan Ignacio Zoido gaur da biltzekoa Europarlamentuko Terrorismoaren Aurkako Batzordeko hainbat kiderekin ere. Beste hainbat goi kargudunekin ere elkartuko dira europarlamentariak, besteak beste, Espainiako Zerbitzu Sekretuen buru Feliz Sanz Roldanekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide