ETAk hildako ertzainei omenaldia egin die Ernek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 18a, 00:00

BILBO. Erne Ertzaintzaren sindikatuak biltzarra egin du Bilbon, Guk bakarrik eraikitzen dugu gure bidea lelopean, eta aukera baliatu dute ETAk hildako hamabost ertzain, 22 udaltzain eta miñoi bati omenaldia egiteko.

Berriro ere, Roberto Seijo hautatu dute idazkari nagusi, ordezkarien %89ren botoekin. Eusko Jaurlaritzari eta Iñigo Urkullu lehendakariari ohartarazi die «eskua luzatuta edukitzeko garaia amaitzen» ari dela, eta elkarrekin esertzeko eta akordioak lortzeko deia egin die: «Bost urte daramatzagu gatazkan, eta bi hilabete hitz egiten eta akordioak erdietsi nahian, baina hori amaitzen ari da», ohartarazi die Jaurlaritzako arduradunei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide