Presoen txostenei buruz, azalpenak eskatu ditu EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 19a, 00:00

Espainiako Barne Ministerioak kartzela batzuetako zuzendaritzei euskal preso batzuen espetxe egoeraz eskatu dituen txostenei buruz azalpenak galdegin ditu EH Bilduk Diputatuen Kongresuan. Marian Beitialarrangoitiak gobernuari eskatu dio argitzeko, besteak beste, zein den txosten horien helburua, zergatik eskatu dituen urgentziaz, ohikoa ote den gisa horretako dosierrak egitea, eta jasotako informazioa behar bezala eguneratuta al dagoen, bereziki, gaixo dauden presoen kasuan.

Bigarren graduan diren eta larri gaixo dauden 40 bat euskal presori buruzko informazioa eskatu duela baieztatu zuen herenegun Barne Ministerioak, aurreko egunean zenbait komunikabidek jasotako informazioa baieztatuz. Ukatu zuen, dena den, horren atzean espetxe politika aldatzeko asmoa dagoela.

Hala uste du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ere: esan du epe laburrean ez duela aldaketarik espero. PSE-EEren bozeramaile Jose Antonio Pastorrek, berriz, adierazi du inor ez litzatekeela asaldatu behar horri buruz hitz egiten badute alderdiek. «ETAren amaierak ez luke saririk ekarri behar, baina ezta zigorrik ere».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide