Fiskalak eutsi egin die lau gazteen kontrako eskaerei

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 24a, 00:00

MADRIL. «Istilu terroristak» eragitea egotzita, fiskalak eutsi egin die zazpina urteko kartzela zigorren eskaerei Iruñeko istiluengatik auzipetutako lau gazteen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean egin den epaiketan —atzo gelditu zen epaiaren zain—. Fiskaltzaren arabera, gertatutakoa ez zen izan «iskanbila hutsa», gazteek «ETAren estrategian zehaztutako pautei» jarraitu zieten, «izua sortzeko helburuarekin». Perals fiskalaren ustez, guztia «aurrez prestatua» zegoen: «Erakundeak desagertzen dira, baina ideiek eta gauzak egiteko moduek bere horretan jarraitzen dute».

Iñigo Iruin abokatuak ziurtatu zuen istiluak Euskal Herritik kanpora gertatu izan balira ez zirela modu horretan epaituko, eta «erradikalismoa terrorismoarekin nahastea» egotzio zion fiskalari. Lau gazteek uko egin zioten azken hitza hartzeari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide