Barcenas espetxeratzeko agindu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 29a, 00:00

Aurreko astean Gurtel auzian zigortutako hiru berehala eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak: Luis Barcenas PPren diruzain ohia (33 urteko zigorra ezarri zioten), Alberto Lopez Madrilgo Erkidegoko gobernuko kontseilari ohia (31 urteko zigorra) eta Guillermo Ortega Majadahondako alkate izandakoa (38 urteko zigorra).

Atzo, epaimahaiak aintzat hartu zuen Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eginiko eskera; hiru auzipetu horiez gain, beste zortzi espetxeratzea galdegin zuen, tartean Barcenasen emazte Rosalia Iglesias (15 urteko zigorra). Barcenasek mehatxu egin du, hura preso sartuz gero, PPri buruzko ustelkeriarekin loturiko informazio gehiago zabaltzearekin. Magistratuek bihar emango dute erabakiaren berri.

Espetxeratze eskaeretan, fiskaltzak argudiatu du zigortuek ihes egin dezaketela. Atzo arte, auzipetu guztien artean bi baino ez zeuden espetxean: Francisco Correa (51 urteko zigorra) eta Pablo Crespo (37,5 urte).

Auzitegi Gorenak auziari buruzko epai irmoa kaleratu arte zigortuentzako behin behineko neurriak aztertu zituzten atzo. Epaimahaiak espetxe zigorra ezarritako 29tik 16 deitu zituzten; zigorrik handienak dituztenak. 11 espetxe eskaerekin batera, fiskaltzak beste batena galdegin zuen —beste ustelkeria auzi batengatik espetxe epai irmoa duena—. Beste lauri pasaportea kentzeko eskatu zuen.

Fiskaltzaren eskaera aztertzen ari direnean artean ez dago Jose Ricardo de Prada magistratua, auziko epaimahaikide izan arren. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baztertu egin du kautelazko neurriak aztertzeko saioetan parte har dezan. Egun, De Prada Hagako Auzitegian dago, zerbitzu berezietan, eta berak eskatu zuen atzokoan egoteko baimena. Berdinketa izan zen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorrean atzo eginiko bozketan, eta Carlos Lesmes presidenteak erabaki zuen, kalitatezko botoa erabilita.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide