Guardia Zibilak jarraituko du «gaizkileen bila»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 29a, 00:00

Terrorismoaren Kontrako Mintegia antolatu dute Donostian, Jose Antonio Pardines ETAk hildako lehen guardia zibila gogoan, eta, ekitaldian, Guardia Zibilaren teniente jeneral Laurentino Ceñak esan du jarraituko dutela «gaizkileen atzetik, haiek justiziaren esku jartzeko», preso ohien ondasunak bahitzeko egindako azken operazioak erakusten duenez.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroko zuzendari Florencio Dominguezek, berriz, esan du Frantziak Espainiari berriki eman dion dokumentazioaren ondorioz «ETAren hilketa bat» argitu ahal izan dutela, horren inguruko xehetasun gehiago eman ez badu ere.

Elorrion (Bizkaia), herritar talde batek agerraldia egin du salatzeko guardia zibilek Arkaitz Bellon eta Jose Mari Aranzamendi hildako euskal presoen oroitarriak apurtu zituztela duela zenbait aste. «Beraien kontakizun bakarra inposatzera etorri ziren, gurea zanpatuz, beste minik egongo ez balitz bezala», azaldu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide