Ekainaren 10eko giza kateari musika jarri diote

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 29a, 10:45

Hormak eta harresiak ez ditugu maite, elkar bizi nahi dugu aske. horixe Gure Esku Dago-k eskatuta hainbat abeslari eta musikarik osatu duten kantuaren leloa. Bideoan parte hartu dutenen artean daude, besteak beste, Jon Maia, neguria, La Basu, Mirokutana produkzioak, Selektah Stepi, Gorka Suaia eta Ibon Larruze. Bideoa ikusgari dago sare sozialetan.

Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotu asmo ditu Gure Esku Dago-k ekainaren 10ean, horretarako 100.000 lagun bildu nahi ditu ekimenera. Deialdiak hainbat sostengu jaso ditu orain artean, tartean hiri hiriburuetako alkateena. Hain zuzen ere, igandean ekitaldi berezia antolatu zuen plataformak Gernikan, bertan izan ziren Euskal Herri osoko 200dik gora hautetsi, baita Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide