Barkosek dio memorian oinarritu behar dela espetxe politika berria

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 30a, 00:00

UPNren galdera bati erantzunez, Uxue Barkosek berretsi egin zituen atzo, Foru Erregimeneko Batzordean, ETA desegin eta biharamunean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera Bertizen (Nafarroa) eginiko adierazpenean presoei buruz esandakoak. Nafarroako lehendakariak ETAren biktimen memorian oinarritutako espetxe politika berri baten alde egin zuen. Azpimarratu zuen bere nahia dela parlamentuko alderdi denek partekatzea «iraganari buruzko hausnarketa kritiko bat», eta bat egite horren berri ematea Espainiako Gobernuari. UPNko Javier Esparza gogor mintzatu zen Barkosen kontra. Esan zuen ez duela zilegitasunik espetxe politikaz hitz egiteko, euskal nazionalismoa ETAren jardunaz «baliatu» delako «etekin politikoak» lortzeko, eta orain «gauza bera» egin nahi duelako. EH Bilduko Adolfo Araizek, berriz, besteekin batera adostasuna lortzeko borondatea agertu zuen, baina «biktima guztien memoria» aintzat hartuta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide