Irailean emango dute Sorzabali buruzko erabakia

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko mai. 31a, 00:00

PARIS. Irailaren 26an erabakiko du Parisko Dei Auzitegiak Iratxe Sorzabalen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko euroagindu eskaerei buruz. Euskal presoaren defentsak eskatu du bertan behera uzteko, Espainiak hura epaitzeko erabili nahi dituen frogak torturapean eginiko deklarazioetan oinarrituak direla argudiatuta. Atzo eginiko auzi saioan, baina, fiskalak epaimahaiari eskatu zion kontuan hartzeko Espainiako auzitegiek artxibatu egin dituztela Sorzabalen salaketak, eta auto horiek aztertzeko eskatu dio. Defentsak, berriz, nazioarteko erakunde baten txosten bat aurkeztu dio, zeinak berresten duen Sorzabali Istanbulgo Protokoloarekin eginiko beste azterketa bat, torturak frogatuz. 2015etik dago preso Sorzabal Frantzian. 2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta ordukoak dira tortura salaketak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide