Zapirain, Sanchez eta Etxebarria, auzitara ostera ere

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko eka. 5a, 00:00

MADRIL. Bihar hasita, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro epaituko ditu Iñigo Zapirain, Saioa Sanchez eta Beatriz Etxebarria, INEMen Bilboko egoitza batean lehergailu bat jartzea egotzita. Auzitegi Nazionalak epaitu egin zituen eta hamabost urteko zigorra ezarri zien, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen epaiketa hori, eta berriro egiteko agindu.

Zapirainek eta Etxebarriak salatu zuten torturatuak izan zirela polizia etxean egon ziren bitartean, eta han deklaratutakoa ukatu zuten epailearen aurrean, torturaren ondorio izan zela argudiatuta. 2014an, Giza Eskubideetako Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen Etxebarriak salatutako torturak ez ikertzeagatik, eta horren aurrean Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu zuen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide