EH Bilduren eredua aldarrikatu du Izagirrek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko eka. 16a, 00:00

ERRENTERIA. Errenterian egin du Juan Karlos Izagirrek EH Bilduren Gipuzkoako diputatugai nagusi modura jendaurreko aurreneko ekitaldia, eta Bilduk 2011tik hona egindako lana aldarrikatu du. «Autokritika asko egin dugu, eta zentzurik gabeko kritika asko entzun dugu, baina ziur egon zaitezte kudeatzen EH Bildu ez dela inor baino gutxiago. Egunero erakusten duzue zuen gaitasuna, baita une zailetan ere. Gauza asko ondo, oso ondo egin ditugu, eta egin ditugunak zintzotasunez egin ditugu, borondate onarekin eta konbentzituta herri hau modu ezberdinean eraiki daitekeela».

Herritarren egoerak kezkatzen duela adierazi du —soldatak, pentsioak, menpekotasunak, murrizketak, osasun arloak...—, eta prest azaldu da haiekin batera lan egiteko. «Izan dezagun konfiantza gure gaitasun eta indarretan. Egin dezagun lan etxean, lantokian, kalean, auzoan eta instituzioetan. Eskain diezaiogun gure bertsio onena herriari, eta egin dezagun lan herriarekin».

Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Maddalen Iriarte eta Pello Urizar legebiltzarkideak, Reyes Karrere Donostiako alkategaia eta EH Bilduko hainbat batzarkide, alkate eta zinegotzi ere izan dira ekitaldian, hainbat herritarrekin batera.

2011-2015eko legealdian Donostiako alkatea izan zen Izagirre, Bildu koaliziotik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide