Zamarreñoren alaba, «pausoak» ematearen alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko eka. 26a, 00:00

Errenteriako PPko zinegotzi Manuel Zamarreño zenaren alaba Nahiara Zamarreñok adierazi du «pausoak» eman behar direla, eta azpimarratu ETA desegin ostean «beharrezko» beste prozesu bat hasi dela. Atzo egin zituen adierazpenak, bere aitaren hilketaren hogeigarren urteurreneko omenaldian.

Eurentzat «zaila» dela azaldu du Nahiara Zamarreñok, «aita beti oroimenean» dutelako. Halere, beharrezkotzat jo du «pixkanaka» pausoak ematea, ETA jada deseginda egonik.

Manuel Zamarreño 1998ko ekainaren 25ean hil zuen ETAk, bonba batekin. Jose Luis Casoren ordez izendatu zuten zinegotzi. Caso ere ETAk hil zuen hilabete batzuk lehenago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide