Bizikleta martxa euskal presoen eskubideen alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko uzt. 13a, 00:00

Bagoaz eta Sare elkarteek bizikleta martxa antolatu dute Orain presoak lelopean, eta euskal presoak gerturatzeko eta salbuespen egoera amaitzeko eskatuko dute, antolatzaileek atzo Baionan azaldu zutenez. Uztailaren 20tik 23ra iraganen da martxa, eta lau egunez parte hartzaileek Mont-de-Marsaneko (Okzitania) eta Zaballako (Araba) espetxeak lotuko dituzte. Etapa bakoitzak 80 kilometro izango ditu, eta abisatu dute komeni dela bizikletan ibiltzeko ohitura izatea. Hala eta guztiz ere, ibilbide guztian antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzera deitu dute.

Azpimarratu dute Frantziak urte hasieratik 16 euskal preso gerturatu dituela Mont-de-Marsaneko kartzelara eta Lannemezanekora (Okzitania), eta euskal preso guztiek horretarako eskubide dutela aldarrikatu. Era berean, elkarte horietako bozeramaileak Espainiari ere zuzendu zaizkio. Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak Madrilen azken asteetan entzuten diren «ahots ezberdinak» aipatu ditu, eta esan du «praktikara pasatzeko ordua» dela. Urrunketek oraindik segitzen dutela diote, eta horren adibide azken asteetan euskal presoen senideek izandako bi auto istripuak. «Ideologiaz harago, gizarte baketsu baten sortzeko, denei arduraz jokatzeko eskatzen diegu».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide