Ikerketapean, 'preso politiko' adieragatik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko uzt. 14a, 00:00

Ahotsa.info-ko kide bat deklaratzera deitu zuten atzo Espainiako Poliziaren Iruñeko egoitzara, terrorismoa goratzea egotzita. Deklaratzeari uko egin ostean, aske gelditu zen -irudian, babesa ematera joandako lankideak-. Ohar baten bidez azaldu dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hedabidearen aurkako ikerketa bat abiatu du, 2018ko urtarrilaren 5ean eta 13an argitaratutako bi albisterengatik. Horietan kazetariak euskal preso politikoak adiera erabili zuen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kideei buruz aritzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide