Garcia eta Moreno Sopelan, 26 urteko erbestearen ostean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko uzt. 18a, 00:00

Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak jakinarazi du Rakel Garcia eta Luis Moreno (Sopela, Bizkaia) etxera itzuli direla, 26 urte deserrian egon ondoren. Herenegun arratsaldean bueltatu ziren, eta hainbat herrikidek harrera egin zieten.

Garciak eta Morenok 1992an egin zuten ihes, Belgikara. 1993an, Bruselan emandako prentsaurreko batean, biek adierazi zuten «Guardia Zibilari beldur» ziotelako joan zirela erbestera. Espainiako Estatuak haiek estraditatzeko eskatu izan du, ETAren Bizkaia komandoaren laguntzaile izatea leporatuta.

Joan den astean, Orion (Gipuzkoa), Kalera Kalera dinamikak euskal iheslarien eta deportatuak itzultzeko neurriak eskatu zizkion Espainiako Estatuari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide