Ahal Dugu-k ez du babestuko euskal naziotasuna estatuturako

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko uzt. 22a, 00:00

PSE-EEk bezala, Ahal Dugu-k ere esan du ez duela babestuko euskal naziotasuna jasotzen duen estatuturik, hori eginda ÂŤherritar batzuk baztertzenÂť direlako. Alderdi horretako komunikazio idazkari Andeka Larreak Getxon (Bizkaia) eginiko ekitaldi batean azaldu du estatutuaren subjektu politikoa ÂŤherritarrekÂť osatu behar dutela, ÂŤeta ez nazioakÂť.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatutu berri baterako oinarriak adostu dituzte Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek —koalizio horretako kide da Ahal Dugu—, baina hirugarren talde horrek ez ditu babestu puntu guztiak. PSE-EEk eta PPk, berriz, zuzenketak aurkeztu dituzte.

Sozialistak ez daude ados estatutuan erabakitzeko eskubidea jaso izanarekin eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren herritarrei euskal naziotasuna ere izateko aukera eskaintzearekin. Haien ustez, Espainiatik etorritakoek ez lituzkete eskubide berberak izango. Ahal Dugu-k bat egin du horrekin: ÂŤEz dugu onartzen herritarren arteko bereizketa; herritar batzuek euskal naziotasuna izatea, eta beste batzuek, ez. Euskal herritar guztiek, hemen bizi direnek eta beste toki batzuetatik datozenek, aukera berberak izan behar dituzteÂť.

EAJren politika instituzionalerako idazkari Koldo Mediavillak bere webgunean adierazi du ez direla egia PSE-EEren eta Ahal Dugu-ren azalpenak. Gezurtatu egin du orain arte adostutakoan bereizketarik egiten dela euskal herritarren eta espainiarren artean eskubideen alorrean. ÂŤ[Proposamenean] Ez dago lehen eta bigarren mailako herritarrik, eta nazionalei ez zaie eskubide gehiago bermatzen espainiarrei bainoÂť. ÂŤNaziotasun bikoitzaÂť izateko aukera eskaini nahi dela azpimarratu du, eta gogoratu du Espainiako Estatuak aukera hori ematen diela 24 herrialdetako herritarrei. Mediavillak salatu du alderdi horiek naziotasunaren gaia ÂŤaitzakia gisaÂť erabiltzen ari direla haien ÂŤbetoakÂť justifikatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide