EAJ-PSE akordioa haustea baztertu du Atutxak

BILBO. Euskal Herriak izan beharko lukeen estatus politiko eta juridikoari buruz desadostasunak izan arren, EAJk ez du arriskuan ikusten PSE-EErekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioetan dituen gobernu akordioak. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzakoa «oso zehatza» dela eta «desadostasunak ere» hitzartuak dituztela. Hiru foru aldundietan eta udaletan dituztenei buruz ere balorazio «positiboa» egin du. Radio Euskadin mintzatu da, eta hitzokin erantzun dio EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiri: «Espero dut beste alor batzuetan ere bilatzea akordioak gurekin eta ez soilik estatus politikoari buruzkoan».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, berriz, atzo itzuli zen oporralditik. Datorren asteartean bilduko du gobernu kontseilua Donostiako Miramar jauregian eta irailaren 20an izango da politika orokorreko saioa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide