Barkosek dio Geroa Bai dela ÂŤaldaketaren bulkadaÂť

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak nabarmendu du Geroa Bai dela bere gobernuaren motorra: alderdi hori izan dela ÂŤaldaketaren bulkadaÂť, eta ez dela ÂŤkikilduÂť hiru urteotanÂŤzalantzak eta arazoakÂť piztu direnean edota ÂŤoso erabaki zailakÂť hartu behar izan direnean. Nabarmendu du emaitza ÂŤoso onakÂť ematen ari dela bere gobernua babesten duten lau talde politikoen artekoa, ÂŤsendoa eta arduratsuaÂť izaten ari dela ÂŤaldaketaÂť, eta Geroa Baik lan egingo duela bide hori beste lau urtez ÂŤegonkortuÂť dadin.

Uharteko hotel batean eman dio hasiera urte politikoari Geroa Baik. Gobernuan egindakoak nabarmendu ditu Barkosek. Azaldu du ÂŤasko kostatzenÂť ari zaiela aurrekoek egindakoari buelta ematea, baina erakusten ari direla ÂŤbeste era bateraÂť lan egin daitekeela. Oposizioaren jardunaz ere mintzatu da; UPNri buruz bereziki. Azpimarratu du hiru urteotan agerian geratu direla haren ÂŤahuleziakÂť. Azken asteetan laukoaren artean polemika iturri izan den IruĂąeko Maravillas gaztetxearen auzia era aipatu du: gobernua ÂŤhigatzekoÂť erabili dela salatu du, inor aipatu gabe.

Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek ere atzo ekin zion urte politikoari. Ahal Dugu-ko ildo ofizialeko kideak gakotzat jo zuen 2019ko aurrekontuak onartzea eta legegintzaldia amaitzea 2015eko akordio programatikoa betez.

PSNren zuzendaritza atzo bildu zen, eta ohar batean azpimarratu zuen bere helburua dela Nafarroaren egungo estatus politikoa eta pluraltasuna bermatuko duen gobernu baten buru izatea.

Nafarroa, ÂŤarriskuanÂť

UPNkoek, urtero legez, Cadreitan egin zuten afari bat. Barkosen gobernuaren ÂŤahuleziakÂť azpimarratu zituen Javier Esparza idazkari nagusiak. PPko Ana Beltranek, agerraldi batean, ÂŤardurazÂť jokatzera deitu zituen UPN, Ciudadanos eta PSN, ÂŤNafarroaren geroa arriskuan baitagoÂť.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide