Arronategi eta Igarriz Zuerara eta Logroñora lekualdatuko ditu Madrilek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ira. 14a, 00:00

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi zuen atzo bi euskal preso Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatzeko agindua eman duela. Marta Igarriz eta Kepa Arronategi dira lekualdatuko dituzten bi presoak. Marta Igarriz Castelloko espetxetik (Herrialde Katalanak) Logroñokora (Errioxa, Espainia) lekualdatuko dute, eta Kepa Arronategi, berriz, Almeriako espetxetik (Andaluzia, Espainia) Zuerako espetxera (Zaragoza, Espainia).

Marta Igarriz hernaniarra 2005etik dago preso, eta 15 urteko espetxe zigorra ari da betetzen —ETAren laguntzailetzat jota—. Beteak ditu ezarritako zigorraren hiru laurdenak. Joan den uztailean, Espetxe Zuzendaritzak lehen gradutik bigarrenera aldatzeko eskaria onartu zion. Kepa Arronategi gernikarra, bestalde, 1997. urtetik dago preso —ETAko kide izatea, hilketak egitea eta Espainiako erregea hiltzen saiatzea egotzi eta 158 urteko zigorra ezarri zioten—. Gaixo larri dago, eta hori izan liteke hura tokiz aldatzeko arrazoi nagusia, Espetxe Zuzendaritzaren oharrak halako argibiderik ematen ez badu ere.

Etxerat-en eskaria

Etxerat elkarteak lekualdatze horien berri jakin aurretik egin zuen agerraldia atzo goizean. Bertan, euskal presoen urruntze politika amaitzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta bide horretan oraindik ere «inolako aurrerapausorik» ez ematea leporatu zion. «Kea saldu du gobernu espainiarrak. Euskal gizartearen itxaropenekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari dira», nabarmendu zuten Patricia Velez eta Urtzi Errazkin eledunek.

Arratsaldean, ohar baten bidez baloratu zituzten Arronategiren eta Igarrizen balizko lekualdatzeak. Bertan diote Zuerako eta Logroñoko espetxeetan «beti» egon izan direla euskal presoak —Zueran bederatzi daudela egun eta Logroñon beste bat—, eta ez dagoela haiek eta beste euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko «arrazoi bakar bat ere».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide