Eraldatzaile bat Araban

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 2a, 00:00

Aurreneko emakume presidentea Arabako Batzar Nagusietan, erlijio ekitaldietara ordezkari gisa joateari uko egiten lehena, herritarren eta instituzioen arteko harremanak Internet bidez hurbiltzearen sustatzailea eta artea eta kultura genero ikuspegitik aztertzen aditua. Eraldatzailea izan zen Xesqui Castañer (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1952) hainbat arlotan. Ikerlaria eta politikaria, bi lanetan egin zuen aldaketarako ahalegin hori. Atzo zendu zen, Valentzian, 66 urte zituela.

Arabara jauzia egin aurretik ere aritu zen politikan. Valentziako PSOEn izena eman zuen, 1974an, oraindik alderdia legezkoa ez zenean. Gertutik erreparatu zion trantsizio garaiari, autonomiak sortu aurretik Valentziako kultur kontseilariaren aholkulari izan baitzen. Letrak eta Filologia ikasi ondoren joan zen Euskal Herriko Unibertsitatera, Geografia eta Historiako doktoretza egitera, 1985ean. Lehen urte horietan, Gasteizko zinegotzi izan zen, baita Fernando Buesa lehendakariorde ohiaren aholkulari ere. 1999an eskuratu zuen Arabako Diputazioko presidente izateko ardura, PPren bozei esker, eta lan horretan aritu zen 2003ra arte. Valentziako Unibertsitateko irakasle postua lortu zuen, eta sorterrira itzuli zen. Ordutik, irakasle lanetan aritu da bertan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide