Otegik galdetu du zer arazo dagoen EH Bilduren aurrekontu proposamena ez onartzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 23a, 00:00

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak galdetu du zer arazo dagoen EAEko aurrekontuei buruz bere taldeak egin duen «proposamen eraikitzaile eta egingarria ez onartzeko». «Gurea ez da itxurakeriatan geratzen den jarrera bat. Gure jarrera oso sendoa da», esan du Donostian, Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin batera emandako prentsaurrekoan, eta gaineratu du «politikoki proposamen sendoa» dela eurena, eta «ekonomikoki, bideragarria». «Gure lehentasuna herritarren ongizatea da. Beste batzuek bestelako interesak dituzte; adibidez, eliteak babestea». Otegik jakinarazi du EH Bilduk eta EAJk EAEko aurrekontuei buruzko bilera bat egingo dutela ostiral honetan.

Haren esanetan, EH Bilduren egitasmoak aintzat hartu ditu «egiturazko arazo sozialak, jendearen behar batzuk asetzeko» eta «aurrekontuek horri erantzun behar diote». Besteak beste, pentsiorik apalenak osatzeko 350 milioi euro inbertitzea eta enplegu politiketarako beste 70 milioi jartzea proposatu du indar subiranistak, eta Kortajarenak bideragarritzat jo du. «Jaurlaritzak jadanik osatzen ditu pentsioak. Hori zabaltzea da gure proposamenaren asmoa. Ekonomikoki egingarria da. Borondate politiko kontua baino ez da».

Joan den astean PSE-EErekin bildu zen EH Bildu, eta Otegik adierazi du haiek esan zietela «ongi» ikusten dutela proposamena; «EAJko ordezkari batzuek ere esan dute begi onez ikusten dutela eta egingarria dela. Ez dugu ulertzen non den arazoa».

Jaurlaritzako taldeek ez dute gehiengo osoa legebiltzarrean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide