Akusazioak ukatu dituzte Bajok eta Gaztelu-Urrutiak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 23a, 00:00

GASTEIZ. De Miguel auziaren atzoko saioan, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat gidatzeaz akusatutako Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko kide oihen emazteek deklaratu zuten. Araceli Bajok eta Iratxe Gaztelu-Urrutiak, hain zuzen ere. Haien senarrek egin bezala, leporatzen zaizkien delituak ukatu zituzten biek.

Bajok eta Gaztelu-Urrutiak ziurtatu zutenez, ez zuten parte hartu Kataia Consulting enpresaren kudeaketan, eta beren senarrek hala eskatu zietelako onartu zuten enpresaren sortzaile izatea. Bi akusatuei Kataia enpresaren kudeaketan parte hartzea leporatzen zaie, eta enpresa hori kontratu publikoak komisioen truke esleitzeko sare baten ardatza dela dio akusazioak. 21 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute haietako bakoitzarentzat.

Bajok adierazi zuen Kataiari eskaini zion denbora haren sortze dokumentua sinatzeko erabili zituen zazpi segundoak besterik ez zela izan. Gainontzean, bere lanean etxeko kontuetan eta haurren zaintzan jardun duela. «Ez dut merezi sinadura batengatik jasaten ari naizena», adierazi zuen.

Gaztelu-Urrutiak esan zuen Amurrioko notariotzara lau bidaia egin zituela Kataiarekin lotuta, eta enpresaren estatutuak eraman zituela merkataritza erregistrora. Horretara mugatu zuen bere parte hartzea. Dena den, aitortu zuen Ipar Kutxako kontu batetik 30.000 euro atera zituela behin, De Migueli eskura emateko. Haren esanetan, De Miguel «ETAren paperetan» agertzen zelako eman zion dirua eskura, transferentzia baten bidez eman beharrean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide