Larrañagak dio ez zuela ardurarik kontratuetan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urr. 25a, 00:00

GASTEIZ. De Miguel auziko epaiketan, atzo deklaratu zuen Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Gazteria sailburuorde ohiak. Nabarmendu zuen ez zuela ardurarik izan Gazteria Sailak Alfredo de Miguel auzipetu nagusiaren enpresekin sinatutako kontratuetan. Haren esanetan, kontratu «txikietan» —gisa horretakoak ziren Gazteria Sailak De Miguelen enpresekin sinatutakoak—, haren eginkizuna gastua baimentzea baino ez zen, eta Javier Sanchez Robles Gazteria zuzendariaren ardura zen kontratuak nori eman erabakitzea eta horiek kontrolatzea.

Larrañagak erantsi zuen konfiantza zuela Sanchez Roblesengan, ez zuela susmorik izan Sanchez Robles haren bizkar ari zenik eta Kontrol Ekonomikorako Bulegoak ere ez zuela ohartarazi kontratu horien inguruan. Larrañagak fiskalari eta galdekatu nahi izan zuten abokatu guztiei erantzun zien, argudiatuta ez duela «ezkutatzeko ezer».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide